Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tripaki, behi mutur, edo txerri hanka egosiak

TRIPAKI, BEHI MUTUR EDO TXERRI HANKA EGOSIAK

Behi tripaki eta muturrak

OSAGAIAK

aldatu
  • Behiki mutur, tripaki edo txerri hanka: 1 eta 2 kg. bitarte.
  • Tipula: 1 zuritu eta erdibitu.
  • Porrua: 1 garbia.
  • Azenarioa: 1 garbia.
  • Perrexila: Sorta txiki bat ongi garbitua.

PRESTAKETA

aldatu
  • Haragia uretan ondo garbitu eta 5 minutuz zuritu.
  • Barazkiak garbitu eta tipularekin izan ezik besteekin barazki-sorta osatu.
  • Kazola handi edo presio eltze batean barazki-sorta, tipula eta gatz-ur hotzarekin irakiten jarri. Haragia ongi egosteko denbora dezente behar izaten du, kazola normalean 2 ordutik gora. Presio eltzean 30 minutuz egosi eta ondoren ikusi denbora gehiago behar duen.
  • Haragia egosita dugunean uretatik atera eta hozten utzi. Barazkiak eta salda gorde.

AHOLKUAK

aldatu
  • Gaur egun haragi mota hau oso garbi saltzen dute eta uretan garbitzea nahiko izaten da.
  • Egosita ere saltzen dira.