Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tulipak
TULIPAK
OSAGAIAK
aldatu- Gurina: 120 g.
- Azukre hautsa: 120 g.
- Zuringoa: 120 g.
- Irin ahula: 120 g bahetu.
PRESTAKETA
aldatu- Pertz batean, hagatxoarekin zuringoa arinki irabiatu.
- Gehitu azukre hautsa eta eta irina poliki-poliki.
- Gurin urtua ere gehitu.
- Oinarri ez itsaskorra duen labeko erretilu batean, eta koilara batekin, zabaldu orea, menditxoak eginez.
- Busti koilara uretan, eta zabaldu menditxo horiek ahalik eta gehien.
- Egosi 170ºC-tara 10-11 minutu inguru.
- Labetik atera eta hoztu aurretik, flanera baten gainean jarri, habia forma izan dezan eta utzi hozten.
AHOLKUAK
aldatu- Habia forma duen pasta fina dugu.
- Hoztuta dagoela, ezingo diogu formarik eman.
- Tulipen barruan, ohikoa da izozkiak zerbitzatzea.