Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tututxoak (Kanutiloak) kremaz beteak
TUTUTXOAK (KANUTILOAK) KREMAZ BETERIK
MAHAIKIDEAK: 20 tututxo inguru.
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olioa: 200 ml.
- Esnea: 200 ml.
- Irin ahula: 370 g. bahetu.
- Azukrea: 20 g.
- Gatz fina: Pitin bat.
- Ekilore olioa: Frijitzeko.
- Pastel krema: 500 ml.
- Azukre hautsa: 200 g.
PRESTAKETA
aldatu- Katilu batean olioa, esnea, irina, gatza eta azukrea nahastu, bola bat osatuz. Bustitako trapu batekin estali eta 15 minutuz eduki.
- Arrabola baten laguntzaz, orea zabaldu, oso fin utzi arte.
- Pasta mozteko gailuarekin lehenik 25x24 cm.-tako karratu bat egin. Ondoren 2x25 cm.-ko tirak moztu.
- Tira hauekin metalezko moldeetan kanutoak osatu. Olioa oparo duen zartagin batean tututxoak frijitu kolorea emanez.
- Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera eta hoztu ondoren kontu handiarekin metalezko moldeetatik banandu.
- Kremaz beteriko mahuka baten laguntzaz tututxoak bete.
- Amaitzeko glas azukrea zabalduko dugu gainetik.
AHOLKUAK
aldatu- Frijitu ordez labean ere egin daitezke.
- Hostore pasta ere erabil daiteke tututxoak osatzeko. Kasu honetan labean eginez.