Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txaka, arrautza eta izokin pintxoa

TXAKA, ARRAUTZA ETA IZOKIN PINTXOAK

Txaka eta izokin pintxoa

KOPURUA: 20 Pintxo

OSAGAIAKAldatu

  • Ogi xerra txigortuak: 20.
  • Surimi barrak: 100 g xehatu.
  • Arrautza egosia: 2 birrindu.
  • Izokin ketua: 100 g xehatu.
  • Maionesa. 50 g.
  • Amuarrain arrautzak: 20 g.

PRESTAKETAAldatu

  • Ogia xerretan moztu eta labean xigortu.
  • Katilu batean jarri surimia, arrautza birrindua eta izokina.
  • Gehitu maionesa eta koilara batekin nahasi kontu handiarekin.
  • Koilare berdinarekin estali ogi xigortuak.
  • Amaitzeko, amuarrain arrautza batzuekin edertu.

AHOLKUAKAldatu

  • Maionesa duten nahasketetan beti dena batera ez nahastea gomendatzen da.
  • Amuarrain arrautzaren ordez, beste arrin baten arrautzak, , izokin zerrenda batzuk, arrautza birrindua, ganba egosiak... erabil ditzakegu edertzeko.
  • Nahasketari letxuga hosto finak gehitzea badugu. Kasu horretan pintxoa momentuan jan beharko da.