Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txangurra donostiar eran

TXANGURROA DONOSTIAR ERAN

MAHAIKIDEAK: 2

OSAGAIAK aldatu

PRESTAKETAK aldatu

  • Egosi ur hotzetatik abiatuta, itsasoko uretan ( bestela 40g gatz litro ureko ) txangurroa 12 minutuz ( irakinaldiaren denbora). Hozten utzi, tripaz gora.
  • Hankak eta pintzak erretiratu, ireki txangurroa, kontu eta pazientzia handiarekin banandu, oskola, brankiak eta haragia. Garrantzitsua da txangurro haragia ongi papurtzea eta errepasatzea, oskol zati guztiak erretiratu direla ziurtatu arte.
  • Txangurro buruaren oskola uretan garbitu, lehortu eta gorde.
  • Bestetik, kazola batean jarri tipula eta porrua olioarekin, su baxuan, kozinatzen.
  • Ongi goxaturik dagoenean, gehitu tomate saltsa eta batera minutu batzuetan kozinatuz.
  • Jarraian, gehitu lehenik brandya eta ondoren txangurro haragia, irakinaldi motz bat eman eta ondu.
  • Bete txangurro oskola betegai honekin, eta gainetik, zabaldu perrexila, ogi birrindua eta gurina zati oso txikietan.
  • Sartu labera, eta gainerre jan aurretik.

AHOLKUAK aldatu

  • Kontu izan txangurro haragia ez dadila gehiegi egosi, azkar lehortzen baita.
  • Brandya aukerakoa da, beraz bere lurrina ez baduzu gustuko, ez gehitu.
  • Txangurroarekin bezala buiarekin ere egin dezakegu errezeta hau.