Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txekor azpizuna txanpiñoi eta curryarekin
Errezeta-liburuaren parte. Txekor azpizuna txanpiñoi eta curryarekin[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
- 2 xerra eder azpizun.
- 200 g txanpinoi.
- Tipula bat.
- Oliba olioa.
- Gatza.
- Currya.
- 100 ml esne gain.
- Baso erdi ardo zuri.
Pausoak
aldatuHaragia dado forman moztuko dugu. Erretilu batean ipini, gatz eta olio pitin bat bota, eta currya gehitu. Dena ongi nahastu. Egun batetik bestera hozkailuan eduki, haragiak curry zaporea har dezan.
Hurrengo egunean, tipula zati txikitan moztu. Zartagin batean, oliba olio zorrotada bat bota, eta gatz pitin bat. Sutan jarri, eta tipula gehitu. 10 bat minutuz erregosi. Bitartean, txanpiñoiak garbitu eta laukitxotan moztu. Gero, tipularekin nahastu eta beste bost bat minutuz frijitu. Ardo zuria gehitu, eta, handik minutu batzuetara, esne gaina. Gatz pitin bat bota, eta irakiten jarri pare bat minutuz. Ondoren, sutatik atera eta gorde krema.
Beste zartagin bat berotzen jarri, oliba olio zorrotada bota, eta bezperatik curryarekin ditugun haragi pusketak gehitu. Guztiak frijitu ondoren, soberan dugun olioa kendu, eta zartagin horretara txanpiñoi krema gehitu. Dena nahastu, eta zerbitzatzeko prest daukagu. Nahi izanez gero, oso ondo doakio ondoan arroz zuri egosia, laguntzaile moduan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/14