Sukaldaritza liburua/Errezetak/Tximitxurria

TXIMITXURRIA

Tximitxurria

OSAGAIAK

aldatu
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
  • Oliba olioa: 200 ml.
  • Sagardoa edo txakolina: 25 ml.
  • Limoi zukua: Tanta batzuk.
  • Tamari saltsa: Tanta batzuk.

PRESTAKETA

aldatu
  • Almaiz edo mortairu batean baratxuria eta perrexila pitin kolpatuko ditugu, jarraian oliba olioa gehitu eta ongi nahasi.
  • Amaitzeko sagardoa, limoi zukua eta tamaria gehitu hauek ere ongi nahasiz.

AHOLKUAK

aldatu
  • Erretako haragi, arrain edo itsaski desberdinak ontzeko erabiliko dugu saltsa hau.