Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txipiroi frijituak
TXIPIROI FRIJITUAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Txibiak edo txipiroia: Garbituak azala kendu gabe eta uztaietan: 600 g.
- Frijitzeko orea: Txipiroiak estaltzeko, 500 g. inguru.
- Oliba edo ekilore olioa: Frijitzeko.
- Baratxuria: 4 .
PRESTAKETA
aldatu- Frijitzeko orea prestatu.
- Txipiroiak gatzatu eta frijitzeko orean sartu eta maneatu hauek ongi estali arte.
- Baratxuriak azal eta guzi eskuekin kolpatu eta zartagin zabal batean oliotan jarri.
- Sua piztu eta utzi baratxuria su erdian bertan.
- Olioa ondo berotutakoan atera baratxuriak eta sua bizitu.
- Frijitzeko orearekin estalitako txipiroiak erretilu batean jarri.
- Txipiroi zatiak bereiztuz, olio oso berotan sartzen joan.
- Frijitu denbora laburrean kolorea hartu arte.
- Paper xurgatzailea duen ontzi batera atera.
AHOLKUAK
aldatu- Txipiroiak edo txibiak zenbat eta handiagoak izan orduan eta uztai finagoak moztuko ditugu.
- Txipiroiak frijitzean ez dugu inoiz batera asko egingo olioaren tenperatura asko gutxitu ez dadin.