Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txipiroiak pelaio erara

TXIPIROIAK PELAIO ERARA

Txipiroiak pelaio erara

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Tipula: 4 lerrotan.
  • Piper berdea: 2 lerrotan.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Gatza.
  • Txipiroi txikia: Kg. 1 garbitu.
  • Brandya: Zurrusta txiki bat.
  • Txakolina edo ardo zuria: 150 ml.

PRESTAKETAK

aldatu
  • Jarri zartagin batean tipula, piper berdea, olioa eta gatzarekin su baxuan; nahi izatera, tapa jarri.
  • Luze erregosi, tipula ongi gorritu eta goxatu arte.
  • Beste aldetik, erretilu batean gazitu eta olioztatu txipiroiak.
  • Kazola zabal bat jarri sutan, su bizian; gori dugunean txipiroiak zabaldu eta kolorea eman.
  • Gartu lehenik brandyarekin, eta ondoren, busti txakolinarekin.
  • Txakolina guztiz murriztu aurretik, gehitu tipula eta piper berdea.
  • Kozinatu batera su baxuan 5 minutuz.

AHOLKUAK

aldatu
  • Pelaio erara egiteko txipiroiak txikia behar du izan.
  • Txipiroia garbitzeko garaian, azala, ondo badu, ez diogu zertan kendu kozinatzeko garaian, zapore berezia emango baitio.