Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txipiroiak plantxan
TXIPIROIAK PLANTXAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Txipiroi txikia: 800 g. garbitu.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 4 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
- Limoi zukua: 1/2.
PRESTAKETA
aldatu- Erretilu batean, gazitu eta olioztatu txipiroiak.
- Piztu plantxa su bizian, eta jarri bero bero.
- Txipiroiaren gorputza eta garroak plantxan erre alde bakoitzetik segundo batzuetan, kolorea har dezaten.
- Zartagin batean olioa, baratxuria eta perrexila, su baxuan jarri.
- Sartu txipiroiak baratxuria eta perrexila duen zartaginean, baratxuriak kolorea hartu aurretik. Kozinatu segundo batzuetan, eta limoia gehitu.
AHOLKUAK
aldatu- Txipiroiak gutxi egin behar da, bestela, zaildu egiten dira.
- Plantxa izan ezean zartagin ere erre daiteke.
- Limoia aukerakoa da.