Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txipiroiak plantxan tipula goxatu eta letxugarekin
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
aldatu- Kilo bat txipiroi (20 bat pieza). [1]
- 4 tipula.
- 4 baratxuri ale.
- Letxuga fresko bat.
- Kalonje hosto batzuk.
- Oliba olioa.
- 2 koilara bete sagardo ozpin.
- Gatza.
Pausoak
aldatu- 1
Tipulak eta baratxuriak juliana erara moztu. Barazki horiek lapikoan jarri, eta olioa eta gatza bota. Su motelean ordubetez goxatzen utzi. Tarteka nahastu.
- 2
Bitartean, txipiroiak garbitu egingo ditugu.
- 3
Txipiroiei gatza bota, eta plantxa beroan jarri, minutu bat alde bakoitzetik. Ondoren, prestaturiko tipula lapikora gehitu behar da.
- 4
Letxuga eta kalonje hostoak garbitu, eta ondo lehortu (oso garrantzitsua da), eta puska txikietan ebaki; erretilu batean ipini.
- 5
Ondoren, ontzi batean gatz pitin bat jarri; bi koilarakada sagar ozpin eta sei koilarakada oliba olio gehitu. Guztia ongi irabiatu.
- 6
Letxuga eta kalonjeak dauden ontzira ozpin-olioa gehitu, norberaren gustura.
- 7
Ongi nahastu, eta lau plateretan banatu.
- 8
Azkenik, txipiroiak tipula goxatuarekin barazki hostoen gainean jarri, eta prest izango dugu jateko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/paperekoa/3319/045/002/2017-12-16/txipiroiak_plantxan_tipula_goxatu_eta_letxugarekin.htm