Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txirla handiak plantxan

TXIRLAK PLANTXAN

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Txirla handia: 1,6 kg
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Limoia zukua: 1/2 nahi izatera.

PRESTAKETA

aldatu
  • Piztu plantxa bat su bizian, eta jarri bero bero.
  • Gehitu olio tanta batzuk, gatza nahi izatera, baina gehitu ezkero oso gutxi eta txirlak, utzi su bizian.
  • Mugitu txirlak ireki arte.
  • Ireki orduko eta gehiegi egin gabe erretilu batera atera.
  • Limoi tanta batzuk ere gehitu eta dena ongi nahastu ondoren zerbitzatu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Txirlak oso gutxi egin behar dira bestela, zaildu egiten dira.
  • Limorik gabe ere asko jaten da, ireki eta bere horretan.
  • Txirlak berezko gatza izaten du, beraz zerbait gehitu nahi bazaio kontuz kopuruarekin.