Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txirlak zartagian
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txirlak plantxan(e)tik birzuzenduta)
TXIRLAK ZARTAGIAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Txirla handia: 1,6 kg
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Eskukada 1 xehatu.
- Limoi zukua: 1/2.
PRESTAKETA
aldatu- Piztu zartagin bat su bizian, eta jarri bero bero.
- Gehitu olio tanta batzuk eta txirlak, utzi su bizian, txirlak ireki arte.
- Beste zartagin batean baratxuria eta perrexila, su baxuan jarri eta gorritzen hasitakoan gehitu txirlei.
- Limoi tanta batzuk ere gehitu eta dena ongi nahastu ondoren zerbitzatu.
AHOLKUAK
aldatu- Txirlak oso gutxi egin behar dira bestela, zaildu egiten dira.
- Olio errerik eta limorik gabe ere asko jaten da, ireki eta bere horretan.
- Erabili aurretik txirlak un gatzatu hotzetan garbitu, oskol eta hondar arrastoak kentzeko.