Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txitxardinak betiko eran
TXITXARDINAK BETIKO ERAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 60 ml.
- Baratxuria: 3 xerratu.
- Pipermin lehorra: 2 xerra.
- Txitxardin egosia: 600 g.
PRESTAKETA
aldatu- Zartagin bat olioarekin sutan jarri.
- Baratxuria eta pipermina erantsi.
- Baratxuriak kolorea hartzen hasitakoan, txitxardinak gehitu eta bi sardexkarekin eta kontu handiarekin txitxardinei eragin.
- Nahikoa berotutakoan, sua itzali.
AHOLKUAK
aldatu- Txitxardinak zerbitzatuko ditugun lurrezko kazolak bainu marian berotuko ditugu, bestela txitxardinak azkar hozteko arriskua dago.
- Kontuz ibili gehiegi egin gabe.