Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txitxirioak

TXITXIRIOAK (GARBANTZUAK)

MAHAIKIDEAK: 8

OSAGAIAK

aldatu
  • Txitxirioak edo garbantzua: 800 g.
  • Porrua: 1 xehatu.
  • Azenarioa: 1 xehatu.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 listariarekin lotua.
  • Txerri saiheskia: 600 g.
  • Tipula: 1 xehatu.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Oliba olio birjina: 150 ml.
  • Txorizo freskoa: 400 g., 10 minutuz gatz-uretan egosia eta epelean zatitu.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Garbantzuak bezperatik beratzen jarriko ditugu ur epeletan; egosi aurretik ura kenduko diegu.
  • Kazola bat urarekin sutan jarri ( kontuz ez jarri ur gehiegi) eta irakiten hasitakoan, beratzen egondako garbantzuak bertara botako ditugu.
  • Irakiten hasten denean, bitsa kendu eta sua txikituko dugu.
  • Porrua, azenarioa , perrexila eta saiheskia gehitu.
  • Eduki su baxuan ordu bete irakiten eta erretiratu txerri saiheskia eta perrexila.
  • Tipula zartagin batean olioarekin sutan jarri erdi eginik dugunean gehitu baratxuria eta elkarrekin utzi goxatzen, ondoren gehitu txitxirioei.
  • Garbantzuak bigundu bitartean irakiten utzi, 90 minutu inguru.
  • Gatza eman txorizoa eta saiheski gehitu eta bere horretan eduki 15 minutuz jan aurretik.

AHOLKUAK

aldatu
  • Hornigaiak nahasturik edo aparte zerbitza daitezke.
  • Txitxirioei egosteko garaian inoiz ez bota ur hotza kantitate handietan.
  • Bikarbonato pitin batekin beratzeak, txitxirioak hobeto biguntzen laguntzen du.