Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate biskuit izozkia
TXOKOLATE BISKUIT IZOZKIA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
aldatu- Gorringoak: 14 edo 250 g.
- Azukrea: 150 g.
- Bainila-azukrea: 10 g.
- Txokolate estalki beltza: 300 g.
- Esne-gaina: 1 l.
PRESTAKETA
aldatu- Silikonako moldea erabiliko dugu, hau ezean, gurin eta labeko paperaren laguntzaz beste molde bat estali.
- Maria bainuan eta pertz batean nahastu esne-gaina, azukre erdia, bainila, azukrea eta txokolate estalkia.
- Hagatxoa erabiliz nahastuz eta ongi disolbatu. Hozkailuan sartu eta hozten utzi ordu batzuetan.
- Gorringoak azukrearen erdiarekin harrotu.
- Txokolatea duen esne-gaina harrotu eta nahastu gorringoarekin.
- Nahasketa poliki-poliki egin jaitsi gabe.
- Bete moldeak eta izozkailuan sartu.
- Behar dugunean, moldetik atera.
AHOLKUAK
aldatu- Biskuita moztu behar izanez gero, labana bero bat erabiliko dugu.
- Garrantzitsua da osagai guztiak nahasteko garaian, kontuz egitea, jaitsi ez daitezen.
- Biskuit honi zapore desberdinak (pralineak, txokolatea, intxaurrak, pasak....) gehitzea izango dugu, hartara biskuit desberdinak lortuz.