Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate cakea
TXOKOLATE CAKEA
MAHAIKIDEAK: 6.
OSAGAIAK
aldatu- Irina eta gurina moldea estaltzeko.
- Txokolate estalki beltza: 200 g.
- Gurina: 135 g.
- Legamia: 5 g.
- Irin ahula : 75 bahetu g.
- Azukrea: 175 g.
- Arrautzak: 5.
PRESTAKETA
aldatu- Labea 170ºC-tan piztu. Etxeko labean jarri, azpian ontzitxo bat ur pitin batekin.
- Moldea gurinez eta irinez estali.
- Txokolatea maria bainuan gurinarekin batera urtu. Kontuz urak ez dezala inoiz irakin.
- Beste aldetik, eta pertz edo katilu batean arrautzak hagatxoarekin irabiatu ongi zuritu arte.
- Irina eta legamia kontu handiz nahasiko ditugu, hagatxoarekin mugitzen dugun bitartean. Ez irabiatu.
- Jarraian txokolate urtua modu berean gehituko dugu.
- Moldean kontu handiarekin jarri, eta labera.
- Moldearen arabera, 40-50 minutu inguru beharko ditu. Labetik atera aurretik, zotza sartu erdian. Egina balego, garbia aterako litzake.
- Behin eginik dugunean, hozten utzi eta moldetik atera.
AHOLKUAK
aldatu- Gainetik txokolatearekin estal liteke. Horretarako txokolate eta esne gain kantitate berdina elkarrekin urtu beharko dugu.