Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate coulanta

TXOKOLATE COULANTA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Txokolate estalki beltza: 150 g.
  • Gurina: 50 g.
  • Arrautza: 3.
  • Azukrea: 80 g.
  • Irina: 20 g.
  • Maracuya saltsa naturala: 200 ml.
  • Gurina eta irina pittin bat: Moldeak estaltzeko.

PRESTAKETA

aldatu
  • Labea 200ºC-tan piztu. Coulantaren molde indibiduala gurinarekin eta irinekin estali.
  • Txokolatea eta gurina katilu batean urtu eta hagatxoarekin nahasi.
  • Beste katilu edo pertz zabal batean arrautzak eta azukrea batu eta hagatxoarekin harrotu edo zuritu bitarte. (Pazientzia izan, zeren hau eskuz egiteak denbora eskatzen du: 15 minutu inguru. Nahasketak bolumenean hirukoiztu.
  • Hemendik aurrerakoa oso kontuz egin behar dugu, lehenik arrautza harrotuarekin txokolatea eta gurina nahastuko ditugu; ondoren, irina. Saiatu behar dugu arrautzak bolumena gal ez dezan.
  • Dena ongi nahasirik, moldeak bete (inoiz ez bete 3/4 baino gehiago) eta labean 4 minutuz sartu.
  • Aukeratutako moldea irekian izan bada, espatula batekin zerbitzatu beharreko platera atera, eta moldea kontu handiz kenduko diogu, oso ohikoa izaten baita bizkotxoa erortzea.

AHOLKUAK

aldatu
  • Coulanta gutxi egindako txokolatezko bizkotxo arinaren moduan defini genezake.
  • Zerbitzatzeko garaian, Coulanta ontzitik kanpora atera nahiko bagenu, aukeratutako moldeak goitik eta behetik irekia behar luke. Hori moldetik ateratzeko zailago izango da. * Horrela balitz, moldearen barrutik labeko paper tira bat erantsi beharko genioke, gurinez lagundurik.
  • Txokolatea urtzeko bi aukera: maria bainuan urak irakin gabe, edo mikrouhinean tenperatura baxuan.
  • Maracuya edo pasio fruitua oso ondo dijoakio; fruitu tropikala dugu, gurean honen zukua izoztua edo tetrabrikean saltzen da. Naturala ere gero eta errazago eros liteke; baldin eta izango ez bagenu, edozein fruitu gorri balia dezakegu.