Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate gailetak
Errezeta-liburuaren parte.
Txokolate gailetak[1]
Osagaiak
aldatu- 400 g irin
- Gatza, ximiko bat
- Bikarbonatoa, ximiko bat
- 200 g gurin, biguna
- 150 g azukre
- 200 g azukre beltz
- 2 arrautza
- 250 g txokolatezko pipitak
Pausuak
aldatu1. Ontzi batean ipiniko dugu irina, gatza eta bikarbonatoa eman ondoan. Espatula batez ongi nahasi, eta erantsiko dugu gurin biguna. Oso garrantzitsua da gurina ez hotz, ez gogor, ez likido egotea. Erantsi egingo ditugu halaber azukreak, eta ongi nahasiko dugu guztia.
2. Ore lodi bat aterako zaigu. Arrautza joak, banan-banan, erantsi, eta ongi landuko dugu ondoren orea. Azkenik, erantsiko ditugu txokolatezko pipitak eta ongi nahasiko dugu berriro guztia.
3. Orea ongi estali, eta pausatzen utziko dugu hozkailuan, 4 bat ordutan.
4. Horren ostean, intxaur baten neurriko ore zatiak egin, eta labeko erretilu batean gainean ipiniko ditugu, erretiluan gurina ongi igurtzi ondoan. Erretzen utziko ditugu labean 180º-ko tenperaturan, 8/10 minutuan, kurruskari gelditu arte.
5. Hozten utzi