Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate ganatxea
TXOKOLATE GANATXEA
OSAGAIAK
aldatu- Txokolate estalki beltza: 250 g.
- Esne gaina: 150 ml.
- Eztia: 40 g.
- Gurina: 65 g.
- Rona, brandya, cointreau edo besteren bat: Zurrusta txiki 1.
PRESTAKETA
aldatu- Txokolatea maria bainuan urtu.
- Esne gaina eztiarekin egosi.
- Esne gaina eta txokolatea elkartu eta hagatxoarekin eragin 35ºC-40ºC hartu bitarte.
- Gurina karratuetan gehitu eta nahasten jarraitu.
- Azkenik elkartu likorea.
- Dena ongi bateratua dugunean, erretilu zabal batera atera.
- Epelean estalki moduan erabili izango dugu.
AHOLKUA
aldatu- Gogoratu maria bainuko urak ez duela inoiz irakin behar.
- Hoztutakoan Trufa bonboiak egiteko edo beroan tarten estalki moduan balioko ditu.