Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate izozkia

TXOKOLATE IZOZKIA

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Irakin esnea eta esne-gaina.
  • Pertz batean gorringoak azukrearekin irabiatu.
  • Nahastu esnekia gorringoarekin.
  • Maria bainuan jarri eta hagatxoa erabiliz nahasteari ez utzi.
  • Horrela edukiko dugu nahasketak 83ºC izan arte ( esnekia lurrintzen hasi edo pitin bat loditzen ikusi arte).
  • Momentu horretan pertza Maria bainutik atera, eta kanpoan nahasten jarraitu txokolate estalkia gehitzen diogun bitartean.
  • Disolbatu ongi txokolatea natilla honetan, eta utzi hozten.
  • Hotza dagoenean, izozkia egiteko makinan sartu eta han gogortzen hasitakoan, txokolate txirbila gehitu.
  • Izozkiak guk lortu nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izozkailuan mantendu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Kontu izan tenperatura gehiegi ez igotzearekin, 83ºC-tik pasatuz gero, gorringoa mamitu egingo da eta pinporta modukoak sortuko zaizkio.
  • Termometrorik izan ezean, erreferentzia da, krema lurrintzen hasten denean edo pittin bat loditzen; hori ikusitakoan, atera pertza Maria bainutik.
  • Txokolate estalki mota desberdinekin prestatzea badago.
  • Maria bainuko urak ez du inoiz irakin behar.