Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate krema

Litro inguru ateratzeko.

Txokolatezko Euskal Pastela

OSAGAIAK

aldatu
  • Esnea: 1 l.
  • Kanela zotza: 1/2.
  • Laranja azala: 4 xerra zuririk gabe.
  • Arto irin findua: 100 g.
  • Arrautza: 4.
  • Gorringoa: 2.
  • Azukrea: 150g.
  • Txokolate estalki beltza: 40 g.
  • Gurina: 10 g gainetik margotzeko.

PRESTAKETA

aldatu
  • Esnearen hiru laurdenak kanela eta limoi azalarekin 5 minutuz irakin. Limoi azala eta kanela bereizi.
  • Soberan geratu zaigun esne hotzean arto irina disolbatu.
  • Pertz zabal batean arrautzak azukrearekin irabiatu eta arto irin disolbatua gehitu.
  • Kanela lurrina duen esnea irakiten jarri, eta pertzeko nahasia poliki poliki gehitzen joango gara hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
  • Irakiten hasitakoan sua itzali, txokolate estalkia zatietan gehitu eta hagatxoarekin mugituz ondo urtu arte eduki.
  • Dena ongi bateratutakoan erretilu batera atera eta gurinarekin gainetik margotu.

OHARRAK

aldatu
  • Krema hau opil, tarta edo pastel desberdinak betetzeko erabiltzen da.