Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate moussea

TXOKOLATE MOUSSEA

MAHAIKIDEAK: 6-8

OSAGAIAK

aldatu
  • Txokolate estalki beltza : 200 g.
  • Gurina: 125 g. pomada-puntuan.
  • Glas azukrea: 150 g.
  • Gorringoa: 6.
  • Zuringoa: 6.
  • Kafe disolbagarria: zorro 1.

PRESTAKETA

aldatu
  • Txokolate estalkia katilu batean maria bainuan urtu.
  • Txokolate horri gurina poliki-poliki gehitu, hagatxoarekin nahasten dugun bitartean.
  • Kafea gehitu eta ongi nahasi.
  • Gorringoak azukrearekin harrotu edo zuritu.
  • Zuringoak hirugarren katilu batean azukrerik gabe harrotu.
  • Txokolatea 40ºC inguru dugunean, lehenik zuringoa nahastu, ondoren gorringoa.
  • Nahasi osagai guztiak kontu handiarekin eta ontzietara atera.

AHOLKUAK

aldatu
  • Gogoratu maria bainuko urak ez duela inoiz irakin behar.
  • Gorringoak harrotzeko txokolatea urtzeko erabili dugun maria bainua aprobetxa dezakegu. Gorringoak berotuta, hobeto eta azkarrago harrotzen dira