Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate muselina
TXOKOLATE MUSELINA
MAHAIKIDEAK: 5
OSAGAIAK
aldatu- Txokolate estalki beltza: 150 g.
- Gurina: 20 g.
- Arrautza: 3.
- Azukrea: 50 g.
- Zuringoa: 3.
- Azukrea 10.
- Hurra: 100 g. zati larrietan.
- Gurina eta azukre hautsa uztaiak estaltzeko.
PRESTAKETA
aldatu- 8 zentimetroko uztai batzuk gurin eta azukre hautsarekin estali.
- Gozogintzako pertz batean txokolatea eta gurina jarri, eta maria bainuan urtu.
- Beste pertz baten, arrautzak eta azukrea irabiatu bere bolumena hirukoiztu arte.
- Hirugarren pertz batean berriz, zuringoak eta azukrea irabiatu, guztiz altxatu arte.
- Nahastu txokolatearekin lehenik arrautza harrotua, eta ondoren, zuringoa.
- Kontu handiarekin eman pauso hau, inoiz ez irabiatu eta helburua harrotutako osagaiak ahalik eta gutxien jaistea izango da.
- Bete uztaiak, jarri gainetik hurrak, eta sartu labera.
- Egosi 15 minutu inguru, uztaia kendu eta beroa zerbitzatu.
AHOLKUAK
aldatu- Osagaiak bateratzeko garaian garrantzizkoa da inoiz ez irabiatzea baizik eta nahastea.
- Ez da coulant bat, bizkotxo moduko hau hezea atera behar da, baina ez likidoa.
- Txokolatearen ordez, bestelako zapore motak ematea izango dugu muselinari.