Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate trufa bonboia
TXOKOLATE TRUFA BONBOIAK
MAHAIKIDEAK: 30 trufa inguru.
OSAGAIAK
aldatu- Txokolate estalki beltza: 250 g.
- Esne gaina: 150 ml.
- Eztia: 40 g.
- Gurina: 65 g.
- Rona, brandya, Cointreau edo besteren bat: Zurrusta motz bat.
- Kakao hautsa: Bukaeran estaltzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Txokolatea maria bainuan urtu.
- Esne-gaina eztiarekin egosi.
- Esne-gaina eta txokolatea elkartu eta hagatxoarekin eragin 35ºC-40ºC hartu bitarte.
- Gurina karratuetan gehitu eta nahasten jarraitu.
- Azkenik elkartu likorea.
- Dena ongi bateratua dugunean, erretilu zabal batera atera eta hozten utzi.
- Azkenburuko bi kailara erabiliz eta eskuen laguntzaz bola txikiak egin.
- Amaitzeko, kakao hautsekin edo txokolate pinportekin estali.
AHOLKUA
aldatu- Gogoratu maria bainuko urak ez duela inoiz irakin behar.