Sukaldaritza liburua/Errezetak/Txokolate trufa bonboiak
TXOKOLATE TRUFA BONBOIAK
OSAGAIAK
aldatu- Txokolate estalki beltza: 250 g.
- Esne gaina: 150 ml.
- Eztia: 40 g.
- Gurina: 65 g.
- Rona, brandya, cointreau edo besteren bat: Zurrusta txiki 1.
- Kakao-hautsa.
PRESTAKETA
aldatu- Txokolatea maria bainuan urtu.
- Esne gaina eztiarekin egosi.
- Esne gaina eta txokolatea elkartu eta hagatxoarekin eragin 35ºC-40ºC hartu bitarte.
- Gurina karratuetan gehitu eta nahasten jarraitu.
- Azkenik elkartu likorea.
- Dena guztiz bateratu ondoren hozten utziko dugu.
- Hoztu ondoren eskuekin bonboi forma emango diogu.
- Trufa bonboiak kakao-hautsarekin estaliko dugu.
AHOLKUA
aldatu- Gogoratu maria bainuko urak ez duela inoiz irakin behar.
- Epelean eta likido dagoelarik, tarta estalki moduan erabili dezakegu.