Sukaldaritza liburua/Errezetak/Untxi Karlota

UNTXI KARLOTA EDO CHARLOTA

MAHIKIDEAK:4

OSAGAIAK

aldatu
  • Untxia saltsan prestatutakoaren haragia: 1.
  • Kuiatxoa: 1 luzean xerra oso finetan.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Baratxuria: 2 ale xerretan.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Azenarioa: 1 dadotan.
  • Pipermorro gorria: 1/2 dadotan.
  • Barrengorri salteatuak: 200 g.


PRESTAKETA

aldatu
  • Untxi erregosi, haragia eta hezurra banandu eta karratuetan moztu.
  • Moztu kuiatxoa labana zorrotz batekin edo horretarako gailuarekin, luzeran xerra finetan. Zabaldu erretilu batean, gazitu eta utzi minutu batzuetan bere horretan.
  • Pasa kuiatxo xerra horiek zartagin batetik olio pittin batekin minutu bat alde bakoitzetik, kuiatxoak bigundu arte.
  • Aparteko zartagin bat  jarri  sutan olioarekin eta erregosi barazkiak, gehitu untxiaren saltsa pittin bat eta ondu.
  • Hirugarren zartagin batean, salteatu barrengorriak.
  • Karlotak prestatzeko molde indibidualak margotu olioarekin eta estali kuiatxo xerrekin, bete ondoren estaltzeko aukera utziz.
  • Moldearen barruan tartekatu, barazkiak, untxi haragia eta txanpiñoiak.
  • Itxi moldea kuiatxoarekin eta utzi hozten.
  • Labean berotu dezakegu, momentuan moldetik atera eta azpian untxi saltsa jarri.


AHOLKUAK

aldatu
  • Barazkiei irin pittin bat gehitu dakieke betegarriak gorputz gehiago izateko. Molde indibidualean ez da beharrezkoa, betegarria ondo estutzen badugu. 
  • Aldiz, molde handiagoa balitz eta errazioetan moztu beharko bagenu, irina gehitu beharko genioke betegarriari.