Sukaldaritza liburua/Errezetak/Untxi fricasséa
UNTXI FRICASSÉA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Untxia: 1 zati txikietan.
- Piperbeltza.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 1 dadotan.
- Haragi salda iluna edo ura: 400 ml.
- Limoi zukua: 1.
- Gorringoa: 2.
PRESTAKETA
aldatu- Untxi zatiak ondu gatz eta piperrautsarekin.
- Kazola batean olio erdiarekin salteatu su bizian denbora laburrez untxiak. Erretiratu eta gorde.
- Kazola berean eta su eztian gehitu beste olio erdia baratxuriarekin.
- Horiek ere kolorea hartzen hasitakoan, gehitu tipula eta elkarrekin erregosi.
- Elkartu barazkia untxiarekin eta busti salda ilunarekin.
- Utzi egosten haragia bigundu arte.
- Momentu horretan atera untxia kazolatik eta sutatik kanpo gehitu gorringoak eta limoi zukua eta hagatxoarekin irabiatu saltsa bateratu arte.
- Puntuan jarri eta elkartu untxiarekin.
AHOLKUAK
aldatu- Gorringoak beti sutatik kanpo gehitu, bestela mamitu egingo zaizkigu.
- Berotzeko garaian ez irakin, bestela saltsa moztu daiteke.