Sukaldaritza liburua/Errezetak/Urraburua gatzetan

URRABURUA GATZETAN TOMATE OZPIN-OLIOAREKIN

Urraburua gatzetan

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Urraburua: 1500-1600 g. arraina, tripak, ezkatak, zakatzak eta odol bilduak kenduta.
  • Itsasoko gatza: 2 kg. inguru.
  • Ezkaia: Sorta txiki baten hostoak.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 xehatu.
  • Olio oliba birjina: 150 ml.
  • Tomate naturala: 2 pieza, zuritua, hazirik gabe eta dado txikitan.
  • Tipulina: 1 dado txikitan.
  • Jerez ozpina: Tanta batzuk.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Piztu labea 220ºCtara.
  • Pertz batean itsasoko gatza nahasi perrexila ezkaiarekin eta ur pitin batekin.
  • Labeko erretilu batean gatz ohe bat egin.
  • Honen gainean arraina etzanda jarri eta gainontzeko gatzarekin estali.
  • Sartu arraina labera eta erre 20 minutu inguru.
  • Labetik atera eta utzi bere horretan minutu batzuk.
  • Kolpe batzuk emanez, zartatu gatza eta erretiratu.
  • Espatula baten laguntzaz arrainaren xerra nagusiak kontu handiarekin bizkar hezurretik banandu eta aparteko erretilu batean jarri.
  • Beste alde batetik, katilu batean nahastu tomatea, tipulina, olioa, ozpina eta gatza.
  • Jarri ozpin-olio hau arrainaren gaineti edo alboan.

AHOLKUAK

aldatu
  • Arrainaren tamainak baldintzatuko du erretzeko denbora. Kg inguruko arraina 15 minutuz erreko dugu.
  • Beste edozein saltsa edo hornigai erabili dezakegu.