Sukaldaritza liburua/Errezetak/Xirmendutan erretako pikillo piperra
XIRMENDUAN ERRETAKO PIKILLO PIPERRA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Pikillo piper freskoa: 32 txorten eta guzti.
- Oliba olio birjina: 100ml.
- Baratxuri gordina: 2 xehatu.
- Gatza lorea.
PRESTAKETAK
aldatu- Sutan jarri xirmendua, eta gori dagoenean, horren gainean parrila jarri pikillo piperrekin, azala alde batetik erretzen eta belzten utzi, buelta eman aurretik. Ondoren beste aldetik ere erre.
- Ohol baten gainean jarri erretako piperra eta punta-zorrotzarekin arraskatuz erretako piperraren azala erretiratu.
- Ondoren labanarekin txortena moztu eta hazi gehienak erretiratzen saiatu.
- Esku bustiarekin garbitu piperra eta moztu lerroetan.
- Katilu batean nahastu oliba olioa eta baratxuria xehatu.
- Zabaldu piperrak plater batean, lehenik gatzarekin ondu eta ondoren baratxuri, oliba olioa gatza zabaldu gainetik.
AHOLKUAK
aldatu- Erretako pikillo piperra garbitzeko inoiz ez da busti behar, gehienez ere gure eskuak.
- Piperrak erretzeko beste modua, sopletearekin edo danbolinarekin izaten da.