Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zainzuri egosiak
ZAINZURI EGOSIAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Zainzuriak: 24 lodi.
- Gatza.
- Azukrea.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Zainzuriak ongi garbitu eta zurigailuarekin kanpoko azal gogorra kendu.
- Jarraian, labanaren laguntzaz, zainzurien azpialdeko zuntz zati gogorra moztu.
- Seina zainzuriko 4 sorta osatu, eta listari batekin lotu.
- Jarri kazola zabal bat sutan gatz eta azukre pitin batekin.
- Murgildu bertan zainzuriak, eta egosi 10-12 minutuz, zainzuriaren loditasunaren arabera.
- Bitsadera batekin atera zainzuriak erretilu batera, haria moztu eta zabaldu.
- Epelak daudenean, olio hari bat gainetik zabaldu eta jan.
AHOLKUAK
aldatu- Zainzuriak, sortak osatu gabe ere, egos daitezke.
- Oliba olio birjina, ozpin olioa, maionesa edo bestelako saltsak ere erabil litezke hornigai moduan.