Sukaldaritza liburua/Errezetak/Zerbak azenario eta patatekin

ZERBAK AZENARIO ETA PATATEKIN

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Zerbak ur hotzetan ongi garbitu. Zurtoinak eta hostoak banandu. Zurtoinei hariak kendu eta zabalean zerrenda finetan moztu. Hostoak berriz garbitu ondoren ere zabalean zerrendetan moztu.
  • Kazola bat ur ugarirekin sutan jarri, ura irakiten hasitakoan, zerbaren zurtoinak eta azenarioa gehitu eta 5 minutura patata.10 minutura zerbaren hostoak, 15 minutura berriz sua itzali eta iragazi, 100 ml. salda gorde.
  • Beste kazola batean baratxuriak xerraturik olioarekin sutan jarri eta gorritzen hasitakoan, barazkiak eta zerba salda gehitu, 5 minutuz elkarrekin egosi eta puntuan jarri.

Zerbak

AHOLKUAK

aldatu
  • Kontuz denborekin eta bereziki patatarekin gehiegi egosiz gero, desegiteko arriskua baitago.
  • Patataren egosketa denbora hobeto kontrolatu nahiko bagenu, aparteko kazola batean egin dezakegu.