Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ziazerba tortilla
ZIAZERBA TORTILLA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatuPRESTAKETA
aldatuZartagin
- Ziazerbak ur hotz ugaritan ondo garbitu, handienei kendu zuztarra.
- Ondoren egosi 5 minutuz, gazitutako uretan.
- Iragazi, xukatu eta labanarekin xehatu eta gorde.
- Zartagin batean, tipula oliba olioarekin sutan jarri goxatzen.
- Tipulak, karamelizatzen hasitakoan, gehitu ziazerba eta batera minutu pare batez su baxuan kozinatu.
- Pertz batean irabiatu arrautzak, gehitu ziazerbak eta ondu, ongi nahasiz.
- Beste zartagin bat olio pitin batekin sutan jarri, ondo beroturik dugunean, nahaskia gehitu eta bertan tortilla egin. Kontu izan gehiegi lehortu gabe.
- Tortilla honi forma zapala edo bildua eman diezaiokegu.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu izan ziazerbak denbora gehiegi egosi gabe, bestela kolorea asko galtzen du.
- Tortillak ur gehiegi izan ez dezan, ziazerba ongi xukatu behar da egosi ondoren.