Sukaldaritza liburua/Errezetak/Udaberri edo ziza hori nahaskia
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ziza nahaskia(e)tik birzuzenduta)
UDABERRIKOZIZA EDO ZIZA HORI NAHASKIA
OSAGAIAK
aldatuPRESTAKETA
aldatu- Zizak trapu busti batekin garbitu eta eskuekin zatitu.
- Kazola batean olioa tipularekin su motelean jarri.
- Tipula erdi eginik dugunean, baratxuria gehitu elkarrekin pittin bat erregosi.
- Jarraian zizak gehitu eta elkarrekin 5 minutu kozinatu su ertainean, amaieran perrexila nahasi eta ondu.
- Amaitzeko, zartagin batean eta su bizian perretxikoak jarri, gorritzen hasitakoan irabiatu gabeko arrautzak eta gatza gehitu.
- Utzi segundo batzuk zuringoa egin arte.
- Itzali sua eta espatula batekin puskatu arrautzak eta nahasi dena lehortu aurretik.
- Osoa azkar egin behar da azken pauso hau.
AHOLKUAK
aldatu- Zizak kontu handiarekin garbitu behar dira ur gehiegi xurga ez dezaten.
- Kasu honetan nahaskia su altuan eta azkar burutzen da, su baxuan eta denbora luzez egiten duenik ere bada.