Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Bacalhau com natas
BACALHAU COM NATAS
MAHAIKIDEAK: 4-6
OSAGAIAK
- Bakailaoa: 600 g
- Patata: 600 g dadoetan.
- Tipula : 2 dado txikitan.
- Gurina: 50 g.
- Irina: 50 g.
- Esnea: 500 ml.
- Esne-gaina: 200 ml.
- Oliba olio: Patatak frijitzeko.
- Piperbeltz : Pitin 1.
- Intxaur muskatu: Pitin 1.
- Limoi zukua: 1.
- Ogia birrindua: Pitin bat.
PRESTAKETA
- Bakailaoari azala eta hezurrak kendu eta orrietan desegin.
- Patatak zuritu, karratuetan moztu eta oliba oliotan frijitu.
- Tipulak oliotan sueztitu, amaieran bakailaoa gehitu eta nahasi ondoren pitin bat elkarrekin erregosi. Gehitu patatak.
- Beste kazola batean jarri sutan gurina eta irina roux bat osatuz, gehitu poliki-poliki esne beroa irabiagailuarekin nahasiz. Bexamel bat egin, gatza, piperbeltz eta intxaur muskatuarekin ondu.
- Bakaikoa, patata eta tipulei gainetik bexamela bota. Honi ondoren limoi zukua lehenik eta esne-gaina ondoren gehitu.
- Gainerretzeko erretilu batean jarri dena eta gaienetik ogi birrindua bota.
- Labera sartu eta utzi ongi gratinatzen.
OHARRA
- Gainerretzeko ogi birrinduaren ordez gazta ere erabiltzen da.
- Plater hau prestatzeko askotan soberan gelditutako bakailaoa erabili ohi da.
- Bakailaoa orrietan desegiteko, minutu bat egosi daiteke.