Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Carne de porco á alentejana
Carne de porco à alenjana
MAHAIKIDEAK: 6-8
OSAGAIAK
- Piper txorizeroa: 1, mami xehatu.
- Txerri solomo haragia: 1 kg.
- Erramua: Hosto 1.
- Baratxuria: 2.
- Limoia: 1/2 zukuan.
- Ardo txuria: 200 ml.
- Gatza.
- Olioa: Frijitzeko.
- Patata: 4.
- Txirlak: 1 kg.
- Martorria: Sorta txiki bat xehatu.
PRESTAKETA
Bezperatik piper txorizero, txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo 5 minutuz egosi. Puntazorrotzarekin mamia karrakatuz kendu, xehatu eta gorde. Txerri haragia 2, 5 cm-tako karratuetan zatitu. Pertz batean marinatzen jarri, baratxuri, erramu, gatz, ardo zuri, limoi zuku eta piper txorizeroarekin. Gutxienez 6 orduz eduki. Patatak zuritu eta karratu handietan moztu. Txirlak berriz ur gatzatuetan garbitu Behin haragia marinatu ondoren, iragazi eta salteatu kolorea hartu arte, tenperatura jaitsi eta bere horretan kozinatzen eduki. Gehitu txirlak eta irekitzen direnean, patata frijituak eta martorria gehitu. Gatzarekin ondu.
OHARRA
- Amaieran kasu batzuetan luzoker xehatua ere gehitzen zaio.