Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Pastéis de bacalhau
Pastéis de bacalhau edo Bakailao opilak
OSAGAIAK
- Bakailaoa: 300 g.
- Patata: 250 g zuritu.
- Arrautza: 3.
- Baratxuria: 1 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
PRESTAKETA
- Ur hotzetan patata egosten jarri.
- 10 minutu egosten pasatakoan gehitu bakailaoa.
- Patata biguna dagoenean ( beste 10 minutu inguru) atera bakailaoa, ura kendu eta patata birrindu.
- Bakailaori azala kendu, lehortu eta desegin.
- Nahasi patata, bakailaoa, perrexila eta baratxuria.
- Gehitu arrautzak banan bana, orea nahasten dugun bitartean.
- Jarri zartagin bat sutan olio ugarirekin.
- Bi koilaren laguntzaz osatu orearekin opil edo kroketa antzeko txikiak eta frijitu.
- Kolorea hartutakoan papera duen plater batera atera eta hoztu aurretik jan.
OHARRA
- Askotan tomaterakin edo arbi hostoarekin eginiko arroza erabiltzen da hornigai moduan.