Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Pastaniscas de bacalhau

PATANISCAS DE BACALHAU

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

PRESTAKETA

  • Kazola batean jarri bakailaoa urez estalita gatzarekin sutan. Irakiten hasitakoan itzali eta bere horretan utzi.
  • Epeldutakoan azala eta hezurrak kendu eta haragia eskuekin desegin.
  • Pertz batean jarri arrautza eta hagatxoaren laguntzaz nahasi, jarraian gehitu irina hau ere nahasiz eta ondoren berdina egin urarekin.
  • Jarri puntuan gatza, intxaur muskatua, perrexila eta piperbeltzarekin.
  • Jarri zartagin bat sutan bi behatz oliorekin.
  • Bero dagoenean eta koilara baten laguntzaz orea bertaratu eta frijitu bi aldeetatik kolorea hartu arte.
  • Paper xurgatzailea duen erretilu batean batera atera.
  • Bere horretan entsaladarekin, arrozarekin edo txitxarro txiki frijituekin zerbitzatu daiteke.