Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Pica-pau
PICA-PAU
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
- Behiki edo txerriki haragia: 500 g karratuetan.
- Baratxuria: 4.
- Piripíri pipermina: 1.
- Erramua: 2 hosto.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Ardo zuria: 100 ml.
- Ozpinetakoak: Aza-lorea, azenarioa, luzokerra, olibak.
- Perrexila: Xehatua edertzeko.
PRESTAKETA
- Haragia zatitu, gehitu gatza, erramua eta pipermina.
- Zartagin batean eta olio beroarekin salteatu haragi zatiak.
- Ardo zuria gehitu, gutxitu sua eta saltsa murrizten utzi.
- Saltsa erdira murriztutakoan, sua itzali eta ozpinetakoekin nahasi.
- Aurkeztu perrexila xehatu pitin batekin.
OHARRA
- Normaletan mahaikide guziek plater berdinetik jaten dute. Garai batean zotzekin jateko ohitura zegoen.
- Piripí pipermina lortzerik ez badugu beste edozein pipermin erabili daiteke.