Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Haragia:Ehiza eta barraskiloa

Sukaldaritza Liburua


Normalean, ehizeko animalien haragia ilunagoa, gogorragoa eta koipe gutxiagokoa izan ohi da, eta zapore eta usain indartsuagokoa ere bai. Horregatik, normalean, kozinatzeko nahiago izan ohi dira animalia gazteak. Haragi gazteak, bigunak edo zatiek aukera ematen dute plantxan, parrilan edo labean erretzeko. Hala ere, gisatua da ehiza haragia prestatzeko gehien erabiltzen den teknika. Pieza txiki batzuk, (birigarroa...) frijituta ere burutzen dira. Arroza edo beste prestaketa batzuei zaporea emateko ere erabili izan dira.

Ehiza haragi gisatua aldatu

Ehiza haragia normalean lehenik marinatu egiten da, zapore gogorrak lehuntzeko. Ondoren, salteatze, frijitze edo labean erretzeko teknika aplikatuz txigortu egiten da, jarraian, ongailu eta lagungarriekin batera, ohiko egosketa burutu, bigundu arte. Lagungarriekin saltsa, egin eta ehiza haragiarekin nahasten da. Jeneralean, kozinatzeko denbora luzeak behar izaten dituztenak.

Behiki haragia gisatzeko pauso nagusiak aldatu

  1. Ehiza piezak edo haragi zatiak, marinatu bezperatik.
  2. Ongi markatu, su bizian kolorea emanez. Salteatu, frijitu edo labean errez.
  3. Hornigaiak ere sueztitu.
  4. Hornigaiak eta haragiak elkartu, saldaz edo likidoz estalita.
  5. Egosi haragia bigundu arte. Hornigaia birrindu eta salda birrindu, iragazi saltsa bat bihurtuz. Haragia eta saltsa elkartu. Azken pauso hau ez da ezinbestekoa, barazki zatiak osorik ere utzi daitezke.