Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroza japoniar eran egosia
(Sushia egiteko arroza(e)tik birzuzenduta)
SUSHIA EGITEKO ARROZA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Arroz ozpina edo sagardo ozpina edo mugurdi ozpina: 125 ml.
- Azukrea: 60 g .
- Gatz fina: 10 g.
- Arroza: 450 g. japoniar motakoa.
- Ura: 600 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Lehenik kazola txiki batean ozpina, azukrea eta gatza epeldu eta ongi disolbatu. Ez dezala irakin. Erretiratu.
- Arroza, pertz batean ur hotzarekin ongi garbitu, ura gardena gelditu arte.
- Beste kazola batean ura eta arroza sutan jarriko ditugu eta 12 minutuz taparekin irakingo dugu.
- Sutatik atera eta 10 minutuz taparekin pausatzen utzi.
- Denbora hau pasatakoan, erretilu edo kazola zabal batera arroza atera, kontu handiarekin, puskatu ez dadin. Japoniarrek abaniko batekin hozten laguntzen diote.
- Lehen gordetako ozpina gehitu eta kontu handiarekin nahasiko dugu.
- Horrela arroza prest izango dugu sushiak edo makiak egiteko.
AHOLKUAK
aldatu- Sushia ez den beste prestaketan ez genuke ozpinik jarriko.
- Japoniarrek bi ozpin mota erabiltzen dituzte, arrozarena normala, eta beste bat gozoa. Guk azukrearekin konponduko dugu hau.
- Japoniar motako ale motzeko arrozak, gelatina gehiago, horregatik sushia ongi mantentzen da.
- Arroz honekin egiten diren prestaketa desberdinei deitzen zaie sushia. Gurean ezagunenak, nigiria eta makiak dira.