Sukaldaritza liburua/Errezetak/Udareak urazukretan
(Udareak urazukretan(e)tik birzuzenduta)
Errezeta-liburuaren parte.
Udareak urazukretan[1]
Pausoak
aldatu1 Lapiko batean ura eta azukrea berotzen jarri, baita limoi baten azal puska ere, banilla eta kanela makilatxoekin.
2 Lapikoa su bizian irakiten jarri.
3 Bien bitartean, konferentzia udareak garbitu eta zuritu. Ondoren, erditik moztu, luzeran, eta bihotza eta haziak kenduko dizkiegu.
4 Ura eta azukrea irakiten ditugun lapikora bota, eta bertan irakiten edukiko ditugu su motelean, 25 bat minutuz.
5 Gero, sua itzali, eta hor utziko ditugu hoztu arte.
6 Zerbitzatzeko garaian, hotzean, katilutxo batean jarri, bakoitzak nahi duen urazukrearekin.
Oso aproposa izaten da ate-joka ditugun festa hauetan postre arin eta goxoa prestatu nahi dugunerako.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/5