Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ziazerba bexamelarekin
(Ziazerba bexamelarekin(e)tik birzuzenduta)
ZIAZERBA BEXAMELAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Ziazerba: 500 g.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 40 ml.
- Irina: 40 g.
- Esnea: 1 l.
- Piperbeltz zuri.
- Intxaur muskatu.
PRESTAKETA
aldatu- Ziazerbak ur hotz ugaritan ondo garbitu, handienak direnei kendu zuztarra.
- Ondoren egosi 5 minutuz gazitutako uretan.
- Iragazi, xukatu eta labanarekin xehatu eta gorde.
- Eltze batean gurina eta irina nahasi roux bat burutuz.
- Su baxuan egosi 5 minutuz roux hau.
- Gehitu esne beroa poliki poliki hagatxoarekin nahasten dugun bitartean, bexamel saltsa bat eginez.
- Nahasi saltsa horri ziazerba, eta batera su baxuan, beste 5 minutuz egosi.
- Ondu, gatz, piperbeltz zuria eta intxaur muskatuarekin.
AHOLKUAK
aldatu- Betegai edo pastaren saltsa moduan erabil dezakegu.