Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ajoarriero Bakailaoa
(Ajoarrieroan(e)tik birzuzenduta)
MAHAIKIDEAK: 4.
- AJOARRIERO BAKAILAOA
OSAGAIAK
aldatu- Bakailao gezatua: 800 g.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 1 dadotan.
- Piper berde italiarra: 1 dadotan.
- Madari-tomate naturala: 2, zurituak, hazirik gabe eta dadotan.
- Piper txorizeroa: 4, hidratatua eta haragia xehatu.
- Bakailao salda: 100 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Bezperatik piper txorizeroa txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo momentuan 5 minutu egosi. Muturzorrotz labainarekin mamia arraskatuz kendu, xehatu eta gorde.
- Bakailaoa kazola txiki batean, ur hotzetan jarri eta 2 minutuz irakin. Epeltzen denean, orrietan desegin, azala xehatu eta salda gorde.
- Beste kazola batean olioa eta baratxuria sutan jarri, gorritzen hasitakoan, tipula eta piper berdea gehitu; erregosita daudenean, tomatea erantsi eta kozinatu dena su baxuan, 20 minutuz.
- Tomatea gozaturik dugunean piper txorizeroa eta salda pitin bat gehitu ; amaitzeko bakailao orriak eta azala, ondoren, 2 minutuko irakinaldi azkar bat eman, eta ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Bakailaoa gehiegi egosi eta lehortu ez dadin, irakinaldiak laburra izan behar du.
- Otarrainxkak, Itsaski saltsa edo txangurro haragi egosia egokiak dira hornigai moduan.