Sukaldaritza liburua/Errezetak/ Itsaski saltsa
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Saltsa Amerikarra(e)tik birzuzenduta)
ITSASKI SALTSA EDO AMERIKARRA
MAHAIKIDEAK: 2 litro saltsa ateratzeko.
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 70 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 2 dadotan.
- Azenarioa: 2 dadotan.
- Porrua: 1 dadotan.
- Xehatzeko ganba: 400 g. almaizean birrindua.
- Ardo zuria: 100 ml.
- Brandya: Zurrusta motz 1.
- Tomate saltsa: 200 ml.
- Arrain salda: 3 l.
- Arto irin findua: 20 g.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola bat olio eta baratxuriekin sutan jarri.
- Baratxuria gorritzen hasitakoan, tipula, porrua eta azenarioa gehitu.
- Su ertainean eduki barazkiak gorritu arte, ganbak gehitu eta brandyarekin garreztatu. Ongi nahasi eta ganba buruak gorritzen utzi.
- Jarraian, ardo zuria gehitu eta hau murriztutakoan tomate saltsa lehenik eta arrain salda ondoren.
- 40 minutuz egosten utzi, ondoren irabiagailuan xehatu eta iragazki oso fin batetik pasatu.
- Lortzen dugun saltsa berriro irakin. Uretan disolbatutako arto irin finduarekin dentsitatea zuzendu. Bukatzeko gazitu.
AHOLKUAK
aldatu- Ganba eta itsaskiek buruan hondar fin-fin moduko bat askatzen dute. Hori ondo kentzeko, pasa behar dugun iragazkiak oso fina izan beharko du.