Amezti Zahar

(Amezti(e)tik birzuzenduta)

Baserri honen lehenengo aipamena oso aspaldikoa da Donostiako toponimian, 1566koa. Amezti gisa ageri da. Handik hiru mendera, berriz, 1811n, Ameztoy izenez. Caseria Amezti Garaicoa izenez ere azaltzen da. Baserri hau eta aldamenean zegoen beste bat ere izen horrekin ziren ezagunak. Tellabide historiagilearen arabera, dolaretarako egindako eraikina izan zen, gero hiru etxebizitzako baserri bihurtua. Denbora pasa ahala, aldaketa handiak izan dituzte jatorrizko hiru eraikinek. Etxeak zelai eta soro nahikotxo biltzen ditu.

Lehenbiziko jabe moduan, Josefa Martikorena azaltzen da; eta geroago, Benita Iraola. Amezti Goikoako Ignazio Mari Uranga eta Zapatariko Pilar Arrillaga ezkondu eta Amezti Zahar baserrira etorri ziren bizitzera. Inaxio Marik harria lantzea zuen lanbide; Pilar baserriko lanez arduratzen zen: baratza nahiz ganadua batik-bat. Gobada egitera eta ganaduarentzako ura hartzera beheko iturrira joaten ziren, Txulotxora.

Pilar Arrillaga, alargunduta, Hernanira aldatu zen. Baserria hutsik geratu zen, Joakina Iraola eta senarra bertaratu arte. Joakina ere alargunduta alabarengana joan zen, baserria hutsik utziz. Maria Iraola etorri zen, hau ere alargunduta; eta bertan bizi hil arte. Pilar gazterik alargundu zen. Urte batzuk pasa ostean, 1963 aldean, Hernanira aldatu zen bizitzera. Zenbait urtez baserria hutsik geratu zen, Joakina Iraola Esnal eta bere senar Alfonso Artano bertara bizitzera etorri ziren arte. Joakina ere alargun geratu zen, eta handik zenbait urteren ondoren, alabarengana joan zen bizitzera, eta baserria hutsik geratu zen berriro. Gero, Maria Iraola Esnal etorri zen aldameneko etxebizitzatik, hau ere alargunduta; eta bertan bizi izan zen hil arte. Egun, 15 urteren buruan, Maria Iraola Esnalen ondorengoek jarraitzen dute baserrian.

Pilar gazterik alargundu zen. Urte batzuk pasa ostean, 1963 aldean, Hernanira aldatu zen bizitzera. Zenbait urtez baserria hutsik geratu zen, Joakina Iraola Esnal eta bere senar Alfonso Artano bertara bizitzera etorri ziren arte. Joakina ere alargun geratu zen, eta handik zenbait urteren ondoren, alabarengana joan zen bizitzera, eta baserria hutsik geratu zen berriro. Gero, Maria Iraola Esnal etorri zen aldameneko etxebizitzatik, hau ere alargunduta; eta bertan bizi izan zen hil arte. Egun, 15 urteren buruan, Maria Iraola Esnalen ondorengoek jarraitzen dute baserrian.

Amezti Goikoako Joxe Uranga Iraola eta Xatene baserriko Maria Iraola Esnal ezkondu eta, handik gutxira Amezti Zaharren aldameneko etxebizitzan jarri ziren bizitzen. Bi seme izan zituzten: Bittor eta Mariano Uranga Iraola. Joxek harrobian egiten zuen lan: Aiztoki, Tximistarri eta Gorostiko harrobietan, besteak beste. Berarekin lanean, Mariano semeaz gain, beste zenbait langile ere bazituen. Bittor seme zaharrena iturgina izan zen.

Gaur egun Bittorren alaba Itziar Uranga eta bere senar Iñaki Lozano bizi dira bertan, euren alaba Maddirekin.

Iturria: Itziar Uranga Orondo