Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Banka
Banka Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherean. 351 biztanle ditu.
Banka | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Barruti | Baionako barrutia |
Kantonamendu | Baigorriko kantonamendua |
Izen ofiziala | Banca |
Posta kodea |
64430 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43° 07′ 35″ N, 1° 22′ 27″ W / 43.1264°N,1.3742°WKoordenatuak: 43° 07′ 35″ N, 1° 22′ 27″ W / 43.1264°N,1.3742°W |
Azalera | 49.6 km² |
Altuera | 522 m, 231 m eta 1.275 m |
Mugakideak | Anhauze, Aldude, Lasa, Baigorri, Urepele, Baztan, Erroibar, Auritz eta Luzaide |
Demografia | |
Biztanleria | 351 bizt. (2021eko urtarrilaren 1a) |
Dentsitatea | 7,08 bizt/km² |
Ezagutu
aldatuZer ikusi
aldatuAmuarraindegi bat ikusi. XIX. mendeko eiheran baten gunean eraikia da Bankako amuarraindegia. Hemen, kasik basa den iguramenean bizi da arraina, bazinetan ixurtzen den ur-erreka garbiari esker[1].
Meategiei buruzko iterpretazio zentroa ikusi. Herriaren zentroan, Olhaberri interpretazio-zentroa badago, taberna-jatetxearen sotoan. Bertan, Bankako kobre meategi eta burdinolaren historia azaldua da, euskaraz eta frantsesez. Sartzea dohainik da.
Mendian hainbat harrespil multzo daude, bereziki Elorrietako lepoan Banka eta Erratzuren arteko mugan) eta Meatzeko lepoan (Banka eta Luzaideren arteko mugan).
Zer egin?
aldatuBanka natura eremu oparoa da. Mendi ibilaldiak, arrantza, ehiza praktika daitezke bertan.
Ibilbideak
aldatuNon jan
aldatuHerriko goiko partean dagoen Erregina hotel-jatetxean jan daiteke, bai eta Olhaberri snack-barrean.
Lo egin
aldatuHerriko goiko partean dagoen Erregina hotel-jatetxean jan daiteke
Zer ikusi ondoren
aldatuInguruan dauden Aldude, Baigorri eta Urepele herriek bisita bat merezi dute. Mugaz bestaldean, Luzaide, [Orreaga], [Auritz], [Eugi], Elizondo eta Erratzu bertan daude. Autoz, Orreagara joan daiteke, [Hairako] oihanean barna, [Lindusko] lepotik iraganez.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Banka Wikipedian