Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Luzaide
Luzaide Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 304 biztanle ditu.
Luzaide | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Fernando Alzón Aldave (en) |
Izen ofiziala |
Luzaide Valcarlos |
Posta kodea |
31660 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43° 04′ 06″ N, 1° 19′ 15″ W / 43.06836531°N,1.32076764°WKoordenatuak: 43° 04′ 06″ N, 1° 19′ 15″ W / 43.06836531°N,1.32076764°W |
Azalera | 44.06 km² |
Altuera | 365 m |
Mugakideak | Arnegi, Lasa, Banka, Auritz, Orreaga eta Orbaizeta |
Demografia | |
Biztanleria | 304 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 6,9 bizt/km² |
luzaide-valcarlos.net |
Ezagutu
aldatuLapurrek eta artzainek, gerlariek eta erromesek, mugek eta loturek eratu zuten udalerri horren identitatea. Bere izenak gogorarazten digu lur horietako iragan epikoa, kondairez betea, Karlomani egiten baitio aipamena. Ibarrean, xakean ari zelarik, Frankoen erregeak Errolanen turuta, arrisku hurbila iragartzen zuena, entzun zuen. Halabeharrez, Errolan hil zen Orreagako oihanean. Kondairaren arabera, Karloman itzuli zen soldaduz jantzitako milaka dontzeilaz lagundurik, eta, horrela, musulmanak garaitzea lortu zuen. Neska horiek Luzaiden lokartu, eta, esnatzean, beren lantzak zuhaitz bihurtu zirela ohartu ziren. Beraz, horrela sortu zen "lantzen oihanaren" kondaira. Orreagako gatazkaren (778) gertakizunak Errolanen Kantoriak jaso zituen. Olerki epikoa da hori, bi herrien izenak betiko grabatu zituena.
Donejakue bideak berezko identitatea ematen dio herriari. Hain zuzen ere, Donejakue bideak Pirinioak zeharkatzen ditu hango ibar estu eta malkartsuetan. Mugan eta oihanen eta erreken artean dagoenez, itxurari, gizarteari eta kulturari dagozkien berezko ezaugarriak ditu Luzaidek, mugakideekiko harremanetan ere eragina izan dutenak. Elkarrengandik urrun dauden hainbat auzo txikitan antolaturik dago herria, eta erdigune geografikoa eta funtzionala Elizaldea da. Bertan, hain zuzen, Santiago Apostoluaren eliza dago, Donejakue bide ertzean. XVIII. eta XIX. mende bitartean berreraiki zen, lehengo eliza Konbentzio Gerran hondatu baitzuten. Bestalde, herriaren erdialdean erromesaren monumentua dago, Jorge Oteiza eskultoreak egina. Eskulturak omentzen ditu "Europako bidea" egiten duten erromes guztiak.
Hala ere, Luzaide ospetsua da batez ere Nafarroako dantzarik deigarrienak eta zaharrenak zaindu dituelako: "Bolanteen" dantzak. Erritmoz beteriko dantza horien urratsek kolorez betetzen dute giroa. Ikuskizun aparta da.[1]
Zer ikusi
aldatuErakusketa zentroa
aldatuErakusketa Zentroan hiru erakusketa ezberdin aurkituko dituzu. Erakusketa hauek Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzendu ditu, eta ondorengo gaiak jorratzen dituzte:
Sukaldeari buruzko erakusketa etnografikoa, non Luzaide herriko objektuekin osaturiko erakusketa aurkituko duzun. Bizilagunek euren etxeko objektuak utzi dituzte sukalde tradizional bat osatzeko eta orain haiei esker bisitari guztientzako gozagarri daude Erakusketa Zentroan. Gure etxeko sukaldeko ateak zabalik dituzu!
Luzaideko Bolant iantzen inguruko erakusketa, inauterietako pertsonaien jantziekin. Ospakizun honek babes berezia du Nafarroako Gobernuaren eskutik Kultur Intereseko Ondare Immaterial izendatuta daudelako gure herriko dantzak.
“778, Orreagako Gatazta” Zentroari izena ematen dion erakusketa. Bertan hainbat material ikusi daitezke, batez ere Aranzadi Zientzia Elkarteak azken urtetan ikerturiko Galtzada Erromatarrarekin erlazionaturikoak. Galtzada hau erabili zuen seguruekin Karlomagnok Luzaidetik behera pasatzeko, eta bertan izan zen erasotua baskoiengandik. Chanson de Rolandengatik oso ezaguna egin da pasarte hau eta orain Luzaidek berau ezagutzera eman nahi du eta ikerketak bultzatu nahi ditu erreferentziazko gune bat sortuaz herrian. Gainera erakusketa Xabier Irujo, Renoko (Nevada, EE.UU.) Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko ikerlariarekin burutu da elkarlanean, bere azken ikerketak gai honen inguruan burutu ditu eta.
Erakusketa Zentroak herriarentzat eta Piriniotako inguru honetarako eskaintza kulturala zabaldu nahi du. Hori dela eta, erakusketak herriko eta inguruko jendearentzat zein bisitarientzat enfokatu dira, eta eskaintza turistiko interesgarria da ere Donejakue Bidea egiten duen ororentzat.[2]
Zer egin?
aldatuDonejakue Bidea
Xendak edo tokiko ibilbideak
Ibilbideak
aldatuNon jan
aldatuArdandegia taberna – 948 796 002
Benta Azkena – 948 790 206 – 639 101 345
Casa Xaindu taberna – 948 790 200
Bar Lakeleku – 948 790 131
Benta Peio – 902 210 800
Benta Xabi – 948 790 179, 948 790 180 [3]
Lo egin
aldatuUdal aterpetxea[4]
Mendiola apartamentuak
Landa-etxeak
aldatuBidandaenea
Etxezuria
Etxezurialde I eta II landa-etxeak
Manuelena
Navarlaz
Toki Ona
Erlanio [5]
Zer ikusi ondoren
aldatuDonejakueren bidearen etapa gehiago
Iparraldera jotzen badugu, Donibane Garazi; kostaldea nahiago badugu, Donostia.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Luzaide Wikipedian
- Luzaideko udalaren webgunea
- ↑ https://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=2367&
- ↑ https://luzaide-valcarlos.net/eu/centro-expositivo-2/atalak/
- ↑ https://luzaide-valcarlos.net/eu/turismoa/turismo-zerbitzuak-2/#toggle-id-1
- ↑ https://luzaide-valcarlos.net/eu/turismoa/udal-aterpetxea/
- ↑ https://luzaide-valcarlos.net/eu/turismoa/turismo-zerbitzuak-2/#toggle-id-1