Sukaldaritza liburua/Errezetak/Pikilo piper erregosiak
(Pikillo piper erregosiak(e)tik birzuzenduta)
PIKILLO EDO PIKO PIPER ERREGOSIAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Baratxuria: 4 xerratu.
- Pikillo piperra: 32.
- Salda zuria edo ura: 100 ml.
- Gatza eta azukrea.
PRESTAKETAK
aldatu- Kazola zabal batean jarri oliba olioa baratxuriarekin sutan.
- Baratxuria gorritzen hasi aurretik, zabaldu piperrak eta su baxuan jarri.
- Eduki modu horretan 10 minutuan, buelta eman eta eduki beste 10 minutu.
- Busti saldarekin kazola mugitzen dugun bitartean, saltsa pitin bat ligatu dadin.
- Amaitzeko, jarri puntuan gatz eta azukre pitin batekin.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu handiarekin eta sardexka sartu gabe eman behar zaio buelta puska ez dadin.
- Azukrea azido zaporea leuntzeko izaten da, norberak erabaki dezake hori gustukoa duen.