Sukaldaritza liburua/Errezetak/Piper saltsa

(Piper saltsa(e)tik birzuzenduta)

PIPER SALTSA

600 ml. inguru lortzeko.

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina. 50 ml.
  • Tipula: 2 dadotan.
  • Pikillo piperra: 10.
  • Tomate natural birrindu : 200 ml.
  • Salda zuria edo ura: 400 ml.
  • Gatza.
  • Azukrea.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola batean jarri tipula olioarekin su ertainean.
  • Tipula gorritzen hasitakoan, gehitu piperra eta tomatea.
  • Eduki su motelean ongi lehortu arte, gehitu orduan salda.
  • Utzi egosten 20 minutuz.
  • Pasa irabiagailutik eta txinotik.
  • Irakin eta ondu, gatz eta azukrearekin.

AHOLKUAK

aldatu
  • Piper beteen saltsa bezala erabili dezakegu.
  • Tomate saltsa ordezka dezake plater gehienetan, eta emaitza hobetuko du askotan.
  • Pikillo piperren ordez txorizeroak erabilita, bizkaitar saltsa duin bat sortuko dugu.
  • Pikillo piperren ordez, pipermorroak erabil ditzakegu; ez da berdina baina hau ere oso gozoa gelditzen da.
  • Sukaldari batzuek amaieran esne gaina gehitzen diote; ni ez naiz horren aldekoa.